viernes, 27 de mayo de 2011

BIDEOA

Hemen uzten dizuegu Platonen mito garrantzitsu bat, "EL MITO DE LAS ALMAS"



miércoles, 25 de mayo de 2011

Iritzia

Gure ustez Platon filosofo oso ona izan zen, teoria asko atera zituelako. Gainera lortu zuen guztia bere kabuz lortu zuen, ez bere diruarengatik. Ikasle oso ona izan zen eta bere irakaslearen jakinduria zabaldu zuen munduan zehar. Gainera berak idatzitako liburuei esker, informazio asko iritsi zaigu gaur egun.

viernes, 20 de mayo de 2011

Platonen esaldiak.

-->La mayor declaración de amor es la que no se hace; el hombre que siente mucho, habla poco.
-->No hay hombre tan cobarde a quien el amor no haga valiente y transforme en héroe.
-->La pobreza no viene por la disminución de las riquezas, sino por la multiplicación de los deseos.
-->Lo que no sé, tampoco creo saberlo.
-->Cada lágrima enseña a los mortales una verdad. 

PLATON

Platon, (c. K. a. 427 - c. K. a. 347) Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan, hala nola etika, politika, metafisika eta epistemologia, aztertu zuen lehena izan zen. Askoren ustez, Aristoteles, Kant eta beste filosofo bakan batzuk bakarrik jarri daitezke bere parean. Bere lan nagusiak Solasaldiak izeneko bilduma batean jasotzen dira (solasaldi moduko idazkiak dira), non Sokrates pertsonaia nabarmena den.